XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haukiek orok badazkigu: oichtian aiphatu jende horien preso altchatzea, ontasun guziez gabeturik herritik kampo igortzea edo lephoaren moztea, Eliza eta gazteluen erretzea.

Zer balentriak!.

Ez ditake erran gure Herria gogorki zafratua izan dela dembora ilhun eta nahasi hortan bertze asko eta askoren pare.

Gutartean, Eliza eta gaztelu gehienak chutik gelditu dira.

1792 urthe artio, deus handirik ez da gerthatu erraitea balio zaukunik.

Pariseko gudu ikharragarriak sobera zituen nagusi berriak okupatzen.

Chedea zuten, ba, beren idera eta maneren Frantziako herri den ttipienetaradino hel araztea.

Bainan batzu bertzen kontra ere egiteko sobera bazuten eta nahi bezain ontsa jokhatuz, horien indarra ez zitaken aski urrun hel, herrietan zituzten kidekoen berotzeko eta sustatzeko.

Bichtan zen deus onik ez ziren jende asko horien alde orotan agertuko zirela; bainan ez balire Parisetik jin moldea eta indarra gaizkiaren egiteko, gauza guti zen eginen.

Huna nolakoa zen horien ara.

Hiri edo hirichka guzietan, elgarretaratu ziren lehenik Parisen egiten zen Lanaren alde zirenak.

Gero bilkhura horietarat ichil ichila zohazin, batere Parisetik pagatuak edo manatuak izan gabe, ordu arte ikhusi edo izaki moldez eta gobernuaz kontent ez ziren guziak, batzu aintzindari eta bertzeak esku makhil.

Societé de Patriotes deithu ziren lehenik; eta egiaren erraiteko, den bezala, gure tokietan ere hasi zirela Nahasmendua bezain laster.

Hargatik, bethi egiari dohakonaren emaiteko, erran behar dugu oraino Eskualdun guti sarthu zela delako bilkhuretan eta hek ere ez biziki beroak edo khartsuak.

Orotan bezala, gurek ere uste handia bazuten beren gainean eta zaukaten, nagusi zirenaz geroz, ongi handiak egin behar zituztela bazterretan, Frantziaren eta Errepublikaren etsai guziak desterratuz eta chehakatuz.

Gehienak haro handi batzu ziren, espantua zariotela, ahoz obraz baino lan gehiago zeramatelarik.